XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ARTALIA BERE USTEZ.Gure inguruko basarri-etxe baten, beste askotan izaten diran letxe, seme iñuzentetxo bat euken.
Nauzituaz bere zenera sartuko zalakotzat euazen bere gurasuak, baña alperrik.
Okerretik-okerra juan zan eta, azkenerako, ziero zoratu zan.
Eztakigu zer dalata, sartu jakon buruan bera artalia zala, ta olloren bat aurrekaldian azaltzen jakon bakotxian igesari emoten zetsan.
Ori zala ta, bere etxekuak ez eben beste erremediorik euki, zoro-etxe batian sartu baño.
Medikua, sikiatra ona zan, ta gogoz artu eban mutillaren problemia.
Lelengo egunetan, egunero lau edo bost aldiz, ordulaun batian,
Ta, iritzi ori buruan ondo sartu zetsanian, beste esankizun au:
Medikuak, bere auzia irabazitzat emon ebanian, deitu zetsan mutillari.
- Zu, zer zarala uste dozu? - Ni? Gizona.
- Ez ete zara gero artalia? - Ezta pentsau be.
Ni, ez naiz artalia.
Ni, gizona naiz.
Ori ikusirik, bialdu eban mutillori basarrira, gurasuentzako kartatxo bategaz.